2013-12-16

ESKERRIK ASKO MADIBA


Abenduaren 5ean joan jaku Nelson Mandela, baina ez betirako. Ezinezkoa izango da Madiba ahaztea. Hegoafrikako beltzen eskubideak babesteagaitik 27 urte kartzelan egon eta gero, arrazakeria eta ezbardintasun klasisten aurka egindako borroka baketsuaren ostean, irrifarretsu urten zan kalera, eta arraroa dirudien arren, bere zigortzaileak parkatu zituen. Euren errugby kamisetak zuri baltzean ikusi gura zituen Madibak, bardintasunerako bide gogorra eraikiz. Errespetuaren bide baketsu hori munduko etxe guztietako telebistetara heldu zan, eta gure bihotzetara. Orain gure txanda da, hemetik aurera ez da Nelson egongo borroka hontan baina bai Madiba, eta betirako gainera. Munduko toki guztietatik eman deutsegu azken agurra bardintasuna, parkamena eta errespetuan oinarritu dan pertsonari; bere bidearekin jarraitzea falta jaku orain eta horrexegaitik Historiak ez dau sekula ahaztuko, eskerrik asko Madiba !




2013-12-03

LENINGRADSKY GELTOKIKO HAURREN DOKUMENTALA


Oier Morenoren gomendioari esker, dokumental hau ikustera heldu naiz eta zeuek be ikustea garrantzitsua dala uste dot. Hainbat sari jaso dituen arren, holako irudiak sekula gehiago ez ikustea izango zan benetako saria.