2013-04-30

LEHEN GERRATE MUNDIALAREN ARRAZOIAK, GERRAREN GARAPENA ETA ONDORIOETAN SAKONTZEKO AUKERA DAUKAZUE BERTON. BATXILERGOKO LEHEN MAILAKO IKASLE HAUEN POWER POINT MODUKO AURKEZPEN HAUETAN, GERRA HANDIAREN AZALPEN ETA IRUDI INTERESGARRIAK IKUS DAIKEGUZ.

 


2013-04-21

LEHEN GERRATE MUNDIALA EDO GERRA HAUNDIA
Askotan ikusi doguz lubakietako edo "trintxeratako" irudi gogorrak telebistan edo zinemetan. Zeluloidearen munduan maisua izan dan Stanley Kubrick-en "Paths of Glory" filmak ederto erakusten deuskuz Gerra Handiaren egunerokoak. Pertsonai batzuk benetako datu historikoetan oinarrituta dagoz, ezetz topatu! Txuri baltzeko zinemaren historian bere lekua egin dauen filma ikusi nahi badozue, hona hemen lotura:
 
Senderos de gloria - Castellano from Carr Piinkpank on Vimeo.

GERRA HAUNDIA KOLOREZ BETEA!
Beti ikusi dogu Lehen Mundu Gerra txuri baltzean baina guda sufritu zutenek, trintxeran odola emondakoek eta haien familiakoek, errealitatea gure moduan ikusten zuten, kolorez alegia. Dokumental honek, Gerra Haundiaren betiko irudiak erakusten deuskuz, baina koloreztatuta dagoz eta honek beste era batera hurbilduko gaitu lubakietara. Sei atal daukaz dokumentalak eta seguru nago Gerraren sentipenak hobeto bereganatzeko eta ulertzeko balioko deuskula.