2013-12-16

ESKERRIK ASKO MADIBA


Abenduaren 5ean joan jaku Nelson Mandela, baina ez betirako. Ezinezkoa izango da Madiba ahaztea. Hegoafrikako beltzen eskubideak babesteagaitik 27 urte kartzelan egon eta gero, arrazakeria eta ezbardintasun klasisten aurka egindako borroka baketsuaren ostean, irrifarretsu urten zan kalera, eta arraroa dirudien arren, bere zigortzaileak parkatu zituen. Euren errugby kamisetak zuri baltzean ikusi gura zituen Madibak, bardintasunerako bide gogorra eraikiz. Errespetuaren bide baketsu hori munduko etxe guztietako telebistetara heldu zan, eta gure bihotzetara. Orain gure txanda da, hemetik aurera ez da Nelson egongo borroka hontan baina bai Madiba, eta betirako gainera. Munduko toki guztietatik eman deutsegu azken agurra bardintasuna, parkamena eta errespetuan oinarritu dan pertsonari; bere bidearekin jarraitzea falta jaku orain eta horrexegaitik Historiak ez dau sekula ahaztuko, eskerrik asko Madiba !




2013-12-03

LENINGRADSKY GELTOKIKO HAURREN DOKUMENTALA


Oier Morenoren gomendioari esker, dokumental hau ikustera heldu naiz eta zeuek be ikustea garrantzitsua dala uste dot. Hainbat sari jaso dituen arren, holako irudiak sekula gehiago ez ikustea izango zan benetako saria.

2013-11-04

ANTIKHYTERA

Izen bereko irlan aspaldi aurkitutako "makina"ren ikerketa sakona egin dabe teknika modernoenak erabilita eta egia esateko, Arkeologia eta Historiaren munduan itzelezko oihartzuna izan dau. Disfrutatu ezazue !



2013-10-07

LOPE DE AGIRRE

Hemen doatsue Lope de Agirre Oñatiarraren Ameriketako abenturak. XVI. mende totalitario eta absolutistan oinarritzen dan komiki honek, kolonialismoaren ateak jotzen dauan garaia ikertzen dau.


2013-06-04

ESKAILERA HISTORIKOA

Urtean zehar ikusi dozuen moduan, 4.DBH ko ikasleekin proiektu berezi bat egin dogu Ikastolako eskaileretan. Eskailera Historikoa osatu dogu, eta horretarako, lerro kronologikoak eratu doguz 70 zatitan banatuz (70 eskailera dagozalako alegia) eta patiotik geletarako bidea koloreztatu dogu historiaren fase ezberdinen koloreekin.
4.mailako blogan argazki sorta eta bideoren bat sartu doguz eta zeuok ere disfrutatu daikezue honako irudi honetan klik eginda.

2013-05-22

29ko Krak-a

1929, DEPRESIO HAUNDIA
Hona hemen 1929 ko Wall Street-eko krisiari buruzko irudi eta bideo lagungarriak.
1920.hamarkada zoriontsuan, Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiak gorakada itzela euki eban. Lehen Mundu Gerran garaile irten zan AEB eta honek ekonomikoki eragin positiboa euki eban industrian, kanpo merkataritzan eta batez be, burtsan. Akzioak erostea inbertitzeko era zihurra zan garai hartan, banketxeek diru laguntzak era errazean ematen ebezan eta kale erdian be, burtsan jokatzea posiblea zan, kreditu eta prestamoak eskuratzeko aukera ugari egozalako.
Happy Twenties delakoaren bukaera laster etorriko zan, hain zuzen be, 1929ko Urriaren 24an, "eguen beltzan" deitutakoan. Konfidantza galdu zan bapateko kolpe gogorrean eta herritarrek euren inbertsioak egun bakarrean galdu ebezan, sekulako krisiari hasiera emonez.
Gaur egun be, antzeko berriak irakurri leikeguz egunero eta egia esateko, gaurko krisia 29koarekin konpara leikegu.
Laburpen bideoa euskeraz

“La cuna de Halicarnaso”

Dokumentala erderaz

“Happy 20s” Dokumentala ingelesez(koloreztatua)


“1930.hamarkada” dokumentala ingelesez (koloreztatuta)












2013-05-07

Errusiako Iraultza

ERRUSIAKO IRAULTZA ETA SESB

1917an Errusia Lehen Munduko Gerratik erretiratu egin zala ikasi dogu, baina zergaitik?

Errusian Tsarrak agintzen eban era guztiz autoritario eta totalitarioan. Erdi Aroko sistema feudala bizirik mantentzen zan bitartean, errusiarren gehiengoa (nekazariak) pobrezian bizi zan, eta horrez gain, Gerra Haundian soldaduak eta lurralde asko galtzen egozan .

Egoera kaotiko honetan agertuko zaigu Marxismoaren ideologiaren itzelezko indartzea, boltxebikeak eta gaian landuko dogun moduan, Lenin jarriko da Nikolas II.aren ordez Errusiako agintari moduan.
Partidu Komunista jarriko da gobernuan, eta SESB-ren sorrera ikusiko dogu laster. Lenin-ek, Sobietetan antolatutako gobernua jarri gura dau Errusian, eta proletalgoaren diktadura antolatuko gurako dau.

Iraultzaren dokumentalak berton ikusi daikezuez:
Errusiako Iraultza kolorean



         1-"Askatasuna eta itxaropena"   

2-"Beldurra eta paranoia"

Stalinek eta Trotsky-k Leninen kargua hartu nahiko dabe ideologo nagusia hil ostean, baina zoritxarrez lehenengoak lortu eban. Stalinen garaian diktaduraren antzekoa izan zan gobernu latza ikusiko dogu, opozizioa eta kontrako ideiak dituztenen artean purgak edo garbiketak eginaz.








 









2013-05-02

Gerra Handia ulertzeko eta bizitako sentipenak barneratu ahal izateko, ezinbestekoak dira argazkiak eta irudiak ikustea. Hildakoen eta soldaduen aurpegiek informazio asko ematen digute eta hona hemen irudi sorta hau:
















2013-04-30

LEHEN GERRATE MUNDIALAREN ARRAZOIAK, GERRAREN GARAPENA ETA ONDORIOETAN SAKONTZEKO AUKERA DAUKAZUE BERTON. BATXILERGOKO LEHEN MAILAKO IKASLE HAUEN POWER POINT MODUKO AURKEZPEN HAUETAN, GERRA HANDIAREN AZALPEN ETA IRUDI INTERESGARRIAK IKUS DAIKEGUZ.

 


2013-04-21

LEHEN GERRATE MUNDIALA EDO GERRA HAUNDIA
Askotan ikusi doguz lubakietako edo "trintxeratako" irudi gogorrak telebistan edo zinemetan. Zeluloidearen munduan maisua izan dan Stanley Kubrick-en "Paths of Glory" filmak ederto erakusten deuskuz Gerra Handiaren egunerokoak. Pertsonai batzuk benetako datu historikoetan oinarrituta dagoz, ezetz topatu! Txuri baltzeko zinemaren historian bere lekua egin dauen filma ikusi nahi badozue, hona hemen lotura:
 
Senderos de gloria - Castellano from Carr Piinkpank on Vimeo.

GERRA HAUNDIA KOLOREZ BETEA!
Beti ikusi dogu Lehen Mundu Gerra txuri baltzean baina guda sufritu zutenek, trintxeran odola emondakoek eta haien familiakoek, errealitatea gure moduan ikusten zuten, kolorez alegia. Dokumental honek, Gerra Haundiaren betiko irudiak erakusten deuskuz, baina koloreztatuta dagoz eta honek beste era batera hurbilduko gaitu lubakietara. Sei atal daukaz dokumentalak eta seguru nago Gerraren sentipenak hobeto bereganatzeko eta ulertzeko balioko deuskula.

2013-03-18

HEMEN DAUKAZUE GURE LAGUNA INPERIALISMOAREN AZALPEN ZEHATZA EGITEN



AFRIKAREN EGOERA BEREZIA 1914.EAN




 ITALIAREN KOLONIAK



BERLINGO KONFERENTZIA


BRITANIAR INPERIALISMOA





 INDAREN INDEPENDENTZIA LORTU EBAN GANDHIK ERA PAKETSUAN




JAPONIA MEIJIA



INPERIO FRANTSESA



 MARTINIKAKO KOLONIAN ERABILI ZAN FRANKOA

 IPAR AMERIKETAKO INDEPENDENTZIA GERRAKO LERRO FRANTSESAK

FRANTSESAK EGIPTON