2012-12-23

BILBAO "HARRIZ HERRI" proiektua zabalik dago iadanik. 
Begiratu ezazue blogean sortu dodan proposamen barria eta animatu parte hartzera.

2012-12-04


Gure Tarantino ere aipatuko dogu honako hontan. Bideo labur eta atseginak sortzen dabezan historialari honen lanak erabat interesgarriak dira. Ingelesez eginda dagozan arren,ulertzeko arazorik ez dogu eukiko,ideiak era argi eta zuzenean azaltzen deuskuzalako. ENJOY IT!!


Historia kanalak egindako pelikula honek erakutsiko deusku Frantziako Iraultzari buruz jakin beharreko guztia. Benetako pelikula emoten dau, beraz, etxean palomita paketeakin ikusteko parebakoa.



ARTE IRUZKINAN LAGUNDUKO DEUTSUN WEB HORRIA

http://arte.observatorio.info/2008/02/la-libertad-guiando-al-pueblo-delacroix-1830/









Pintura baten iruzkina egiteko gida edo eskema berton daukazue.
Bideo honek, Frantziako monarkiaren historiaren errepaso labura egiten dau. Frantziako Iraultzan sakondu ostean, Napoleonen garaiaren aurkezpen ulerterraza eskeintzen deusku bideoak, musika benetan atseginarekin.

2012-11-27


Ongi etorriak Begoñazpi Ikastolako Batxilergoko lehen mailakoen Historiako blog-era. Historia lantzeko aukera parebakoa izango dogu eta horretarako Artea, gudak, biografiak eta bestelako gertakizun interesgarriak ikusteko aukera emango deusku plataforma digitalak.
Frantziako errege absolutista, Louis XIV.a

Lehen hiruhilabetean Aintzinako Erregimenaren bukaera, Ilustrazioa eta Iraultza Industriala landu doguz batez ere.

J.J. Rousseau, Giza Hitzarmenaren egilea

  Entziklopediaren portada


John Locke ilustratu ingelesaren 
erretratua

Ingalaterrako Iraultza Industriala ere landu dogu gelan, eta baita honek Europan izandako eragina. Oihalgintza, siderurgia, garraioen industria eta orokorrean industrializazioaren aspektu garrantzitsuenak ikusi doguz, eta egoera berri honek ekarri eban gizarte berria ere.

Burgesiaren papera indartzen hasiko zaigun egoera honetan, klase gizartearen sorrera aztertu dogu klasean.

oihalen industriako haur langileak

James Watt


spinning jenny






Ludismoaren propaganda kartela

Garraioan, kanalek erabateko eragina izan zuten


Neskatoa lanean


The rocket,
lurrun makina trenean aplikatua






Fulton-ek asmatu eban lurrunontzia, Clermont deitua.


Bideo honetan azalpen paregabea egiten dau Tarantinoren antz itzela daukan historialari honek. Era erraz eta argian uler ditzakegu Iraultz Industrialaren definizioa, arrazoi nagusiak, lesser faire kontzeptua eta ondorioak.




Bigarren hiruhilabetearen hasiera hontan, Amerikako Independentzia eta Frantziako Iraultza aztertuko doguz.



ESTATU BATUETAKO IRAULTZA ETA INDEPENDENTZIA lantzen dauan dokumental honek, George Washington-ek Ingelesen aurka lortutakoa erakutsiko deusku.


George Washington, kolonoen buru eta Estatu Batuetako lehen presidentea